#

Zazpigarren artea euskal kutsuaz. “made in Euskadi” zinemak betidanik izan du zerizan bereizgarri bat. basque FEST jaialdiaren sail berri honi, hots, ZINEMAri harrera egingo dion agertokia BBK Aretoa izango da. Koldo Serra bilbotarraren “Gernika” filmak zabalduko du jaialdiaren gai-sorta berri hau.

NABARMENDUAK

basque FEST sail berria BBK aretoan

Sail berri honi hasiera emango dion filma Koldo Serra zuzendari bilbotarraren “GERNIKA” izango da. BBK aretoak ZINEMA atal estreinatu berria hartuko du apirilaren 18an, 19an eta 20an 18:00etan. Film hau Goya sari baterako izendatua egon zen 2017. urtean, eta ingelesez grabatutako maitasun-istorio bat da, Gernikako hiriak 1937. urtean jasandako bonbardaketan kokatutako nazioarteko aktore-zerrenda batekin. Ikusleek, gainera, “Gernika, kameren atzealdean” argazki-erakusketa ikusi ahal izango dute, David Herranz argazkilariaren eskutik.

EZ EZAZU GALDU EKITALDIEN EGITARAUA

Deskargatu edo bisitatu ezazu basque FEST jardueren egitaraua.

EZ ITZAZU FESTA HAUEK GALDU

Gure lokalizazio-mapari esker, ez duzu arazorik izango bilatzen ari zaren ekitaldia aurkitzeko.